"Voces: detención y tortura en el País Vasco" dokumentalaren emanaldia

2015/02/13 18:00

Abian kultur elkartea | Getxo |Bestelakoak

Otsailaren 13an beteko dira 34 urte Joxe Arregi zizurkildarra polizia espainiarraren eskuetan jasandako torturen ondorioz hil zela. Otsailaren 13an torturaren erabilpena salatzeko ekimenak burutuko dira Euskal Herriaren luze zabalean Egun horretan "Voces: detención y tortura en el País Vasco" dokumentalaren emanaldia 18:00etan eta tortura pairatu zuten 2 lagunen testigantzak Abian Kultur Elkartean

"Harrezkero" torturari buruzko erakusketa multimedia

2015/02/02

Abian kultur elkartea | Getxo

Otsailaren 3an, 19:30etan hasita "Harrezkero" torturari buruzko erakusketaren aurkezpen ekitaldia Abian kultur elkartean. Luncha eta Iñaki Markezen hitzaldia. Erakusketa otsailaren 15a arte egongo da ikusgai.

Energia Konpromiso Berria

2015/01/31 11.30

Abian kultur elkartea | Getxo

Bihar @GetxokoEHBildu k bere Energia Konpromisoa eredu energetiko berrirako aurkeztuko du goizeko 11:30etan @Abian_elkartea n. #FrakingEz