Iritzia 2016-10-06 10:37

Hauteskunde osteko astelehena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Hauteskunde osteko astelehena

Hauteskunde osteko astelehenean, Marisak, alarguna eta bi seme alabekin, gutun bat jaso zuen etxetik alde egin behar zuela esanez. Hauteskunde osteko egunean, “Marisaren etxetik” hiru kaletara Kutxabanken bizi den izenik gabekoaren ajea izugarrizkoa zen. Ibonek ere ajea zeukan. Urteak aurrera joan ahala ajeak bi egun irauten du. Ostiralean lagunek agurra prestatu zioten astelehenean Australiarako bidea hartuko zuelako.

  Kultura 2016-05-24 17:25

Horra hor, "Gure Herria" saioaren bigarren atala. PTB

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Horra hor, Plentzia Telebistaren "Gure Herria" saioaren bigarren atala. Oraingo honetan, Plentziako zubiei buruz hitz egingo dugu. Saio honetan, berrikuntzak ere badakarzkigu, bertako toponimiarako tartetxo bat utziz. Aurrekoan aipatu genuen bezala, ekimen honetan hainbat pertsonak parte hartzen dugu musu-truk, jendearen laguntza eta ideiak ongi etorriak dira.

2016-05-17 16:45

Gazte prekarietatea, alternatiba ekonomikoak eta sindikalgintza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Hurrengo ostegunean mahai-ingurua izango dugu Euskal Herriko hainbat sindikatuko kide desberdinen eskutik: Arantxi Sarasola (LAB), Endika Alabort(CNT), Igor Mera (ESK) eta Itziar Larrazabal (ELA). Mahai-inguruan bi gai jorratuko ditugu. Alde batetik, prekarietatearen aurrean zein izan behar da sindikatuen papera. Bestetik, alternatiben herrian proposatuko ereduan zein izan daiteke sindikatuen papera. Hau da, bizi garen sistema ekonomikoan prekarietatea eta malgutasuna gero eta handiagoa da. Horrek eragina izan du eredu sindikalean eta borroka moldeetan. Bestetik, hainbat gazte alternatiben herrian planteatuko ereduari jarraituz, sistemarekiko pitxadura sortzeko lan alternatibak sortzeari ekin diote. Guzti honek eredu sindikalean eragina dauka? Sindikatuak bigarren maila batean gelditzen dira? Sindikalgintzaren erronkak zeintzuk dira? Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan.

Gazte prekarietatea, alternatia ekonomikoak eta sindikalgintza

2016/05/25 19:30

Danontzat gaztetxea | Plentzia

Hurrengo ostegunean mahain ingurua izango dugu Euskal Herriko hainbat sindikatuko kide desberdinen eskutik: Arantxi Sarasola (LAB), Endika Alabort(CNT), Igor Mera (ESK) eta Itziar Larrazabal (ELA). Mahai inguruan bi gai jorratuko ditugu. Alde batetik, prekaritatearen aurrean zein izan behar da sindikatuen papera. Bestetik, alternatiben herrian proposatuko ereduan zein izan daiteke sindikatuen papera. Hau da, bizi garen sistema ekonomikoan prekarietatea eta malgutasuna gero eta handiagoa da. Horrek eragina izan du eredu sindikalea eta borroka moldeetan. Bestetik, hainbat gazte alternatiben herrian planteatuko ereduari jarraituz, sistemarekiko pitxadura sortzeko lan alternatibak sortzeari ekin diote. Guzti honek eredu sindikalean eragina dauka? Sindikatuak bigarren maila batean gelditzen dira? Sindikalgintzaren erronkak zeintzuk dira? Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan.

2016-05-11 23:21

Herriaren oraina, iraganari erreparatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Hortxe duzue Plentzia eta Gorlizko herritar talde batek Plentzia Telebistarekin batera gure herriaren oraina ezagutzeko iraganari erreparatuz egindako dokumentalen lehenengo atala. Ekimen honetan hainbat pertsonak parte hartzen dugu musu-truk, jendearen laguntza eta ideiak ongi etorriak dira.

2016-05-11 23:21

Hortxe duzue Plentzia eta Gorlizko herritar talde

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Hortxe duzue Plentzia eta Gorlizko herritar talde batek Plentzia Telebistarekin batera gure herriaren oraina ezagutzeko iraganari erreparatuz egindako dokumentalen lehenengo atala. Ekimen honetan hainbat pertsona parte hartzen dugu musutruk, jendearen laguntza eta ideiak ongi etorriak dira.

  Iritzia 2016-03-07 13:47

"PNV Espainola!", "Español el que no bote", lakoak...

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Gaurkoan zirikatzaile etorri naiz, aspaldin kexatzen nauen gaia ekarri nahi dut. Independentismoa eta identitatea. Azken hamarkadetako inkesten emaitzei erreparatuz gero ohartuko gara independentzia eta euskal sentimenduarekiko joeran ez direla egon aldaketa sakonik.

  Iritzia 2015-11-26 13:03

Gorliz, Plentzia; sare sozialak eta identitatea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Gustoko izan edo ez Sare Sozialak gaur egun errealitate bat dira. Zuzenean edo zeharka gure egunerokotasunean txertatuta daude. Politikan, lanean, lagun artean edota herriaren parte dira. Sare sozialen bidez, identitateak sortzen dira, esparru politikoetan hauen pisua areagotu da, eta ligatzearako orduan zer esanik ez, harremantzeko formak zein munduan bizitzeko ohiturak guztiz aldatuz. Hauek izaten ahal dituzten erabilerak anitzak dira.