Iritzia 2015-11-26 13:03

Gorliz, Plentzia; sare sozialak eta identitatea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Gustoko izan edo ez Sare Sozialak gaur egun errealitate bat dira. Zuzenean edo zeharka gure egunerokotasunean txertatuta daude. Politikan, lanean, lagun artean edota herriaren parte dira. Sare sozialen bidez, identitateak sortzen dira, esparru politikoetan hauen pisua areagotu da, eta ligatzearako orduan zer esanik ez, harremantzeko formak zein munduan bizitzeko ohiturak guztiz aldatuz. Hauek izaten ahal dituzten erabilerak anitzak dira.

Gurean, Plentzia eta Gorlizen, bi Facebook talde sortu dira, “Plentzia, la perla del cantabrico” eta “Talka Gorliz Plentzia” deiturikoak. Biak ala biak herriaren inguruko identitatea eraikitzen dute. Lehenengo taldeak 2000 jarraitzaile inguru ditu eta bigarrenak 500 inguru. Bi talde horien atzean musu-truk lan ugari egiten duen jendea dago, argazkiak igotzen, agenda kulturala edo herriarekin zerikusia duen edozein albistea zintzilikatzen...

 Baina badaude bestelako erabilerak eta batez ere, aipatutako lehenengo taldean  batzuk herriari buruz sortzen ari diren identitatea kexatzen nau. Akaso ez dira ohartzen horrelako talde batek eskaintzen dituen aukerak oso handiak direla, baina lehenik eta behin, nire ustez, nire ustez,talde baten eta tabloiaren artean desberdintzen jakin beharko genuke. Talde hauetan hainbat pertsonen jokamoldetan nortasun pertsonalari eutsi eta garrantzitsua sentitzearen beharra sumatzen dut sarri.

Gure herriek izugarrizko aukerak eskaintzen dituzte (kulturalak, paisajistiko, ingurumenekoak , kirol arlokoak...) baina hainbat erronka zein arazo ditu. Gure herrietako sare sozialak zertarako erabili nahi ditugu? “salvame deluxe” izango da gure aurkezpen karta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa