Iritzia 2016-03-07 13:47

"PNV Espainola!", "Español el que no bote", lakoak...

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Garagarza

Gaurkoan zirikatzaile etorri naiz, aspaldin kexatzen nauen gaia ekarri nahi dut. Independentismoa eta identitatea. Azken hamarkadetako inkesten emaitzei erreparatuz gero ohartuko gara independentzia eta euskal sentimenduarekiko joeran ez direla egon aldaketa sakonik.

Azken aldian, entzun ohia da subjektu independentista berriak sortzeko faktore identitarioak alde batera utzi behar ditugula, independentzia beste esanahi eta praktika batzuekin betez: demokrazia, justizia soziala, gardentasuna, proiektu herritarra... Munduko hitz eta praktika politenekin.

Zertaz ari gara? Besteak beste, Ezkerreko independentistok Españarekiko konfrontazio terminoak birkokatu eta praktika politiko berriak asmatu behar ditugula. Hau da, kinder sorpresak pintura gorria eta horiarekin iraungituta egon daitezke, espainola adjektibo deskalikitzaile moduan erabiltzea gure kantutegi errepertorioan ez du errimarik, “RRVtik” at bizitza dago...

Etorkizuneko subjektu independentistak euskaldun eta apur bat espainol sentituko dira, euskaldun bezain espainol, soilik euskaldun, frantsesa bezain euskaldun, munduko herritarra, boliviarra bezain euskaldun, espainolagoa euskalduna baino....Argi izan behar dugu, jendarteko sektore guzti hauek ez badira subjektu independentista bilakatzen prozesu independentista herritarrik ez dela egongo.

Honek ez du esan nahi Sistema eta Españarekiko konfrontazioa ekiditu behar dugunik, gatazkaren terminoak eta gure praktikak birdefinitu behar ditugula baizik. Hortaz, Independentzia beste esanahi  eta praktikaz betetzen hasi behar gara.

Azkenik, Unai Apaolari Otorduak saioan eginiko elkarrizketa ikustera gomendatzen zaituztet.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa