Barrikako VI. Pala Txapelketa martxan da!

Erabiltzailearen aurpegia Barrikako Jai Batzordea 2016ko mai. 4a, 12:55
Ekimenaren kartela.

San Juan jaietako binakako pala-txapelketan izen-ematea irekita dago jadanik. Bikoteek maiatzaren 19ra arte izango dute epea izena emateko, euren datuak honako bi emailetara bidaliz: barrika.j.b@gmail.com edo liburutegia@barrika.net.

Maiatzaren 19tik aurrera, txapelketa abian jarriko dugu, izen-emateen araberako ligaxkak antolatuz eta partida egutegia zehaztuz; partida guztiak Barrikako frontoian izango dira. Finala, San Juan jaietan izango da, ekainaren 26ko eguerdian, hain zuzen ere.

Hiru ligaxka aurreikusten ditugu: neska bikoteena, mutil bikoteena eta ligaxka mixtoa, emakumezko eta gizonezko batez osaturiko bikotea. Sarien artean, bi pertsonentzako afariak eta diploma egongo dira, 3 sari kategoria bakoitzeko.

Txapelketan parte hartuko duten bikote guztiek honako bi baldintzak bete beharko dituzte: profesionalak ez izatea eta bikote bakoitzeko, federatutako pertsona bakarra egotea.

Txapelketaren oinarriak hemen irakur daitezke.

Barrikako Jai Batzordetik txapelketan parte hartzera animatzen zaituztegu! Anima zaitezte! Gora San Juan jaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun