Prekarietatera kondenatutako gazteak gara. Eskola partikularrak ematearen truk hiru-lau sosa ateratzen ditugunak. Egunero tonaka elikagai zaborretara botatzen duten bitartean, orduko lau euro ordaintzen diguten supermerkatuetako langileak. Lanik topatzen ez dugunak. Ordutegi finkorik edo kontraturik gabe terrazak zein barrak atenditzen ditugun tabernariak. Ikasketak lan merkatutik at kokatzeko borrokatzen dugun ikasleak. Egun batez munduko gizon aberatsena izan zena aberatsago izan dadin Bangladeshen jositako arropak tolesten ditugunak. Gurasoen etxean bizi beste aukerarik ez dugunak. Lanpostu iraunkorrak bekadunekin betetzen dituzten enpresarientzat doan lan egitea praktikatzen dugunak. Lan merkatuak mesprexatzen gaituen emakumeak. Behin behineko kontratua izanagatik behin behineko egoeran bizi garenak. ZU ZEU GARA. GU GEU GARA. BATU GAITEZEN. BABES GAITEZEN!