Goazen eztabaidatzera!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta 2017ko ots. 16a, 09:52

Hego Euskal Herriko bozketen emaitza guztiak bildu eta kontatu ostean honakoak dira irtendako emaitzen ehunekoak: -Baiezkoa %64,84 -Ezekoa %21,09 -Zuria % 14,06 Algortan, hauek izan dira emaitzak: - Baiezkoa: 34 bozka - Ezezkoa: bozka 1 - Zuri: 5 bozka Emaitzak ikusita Zirtaka ponentzia berriz eskutan hartu eta eztabaidarako tarte ederra geratzen zaigu aurretik.

Herriz herri, asanbladaz asanblada denon ardura da hemendik aurrerako gazte estrategiari beharrezko zukua ateratzea. Honetarako, gure lehenengo zita Algortan, otsailak 25 izango da, goizeko 10:30etan Abian Herriko Tabernan. Gazte estrategia zehazteko, moldatzeko, ekarpenak egiteko... berebiziko garrantzia izango du saio honek; horregatik, data hau agendetan gorriz markatu eta bertaratzera animatzen zaituztegu. Gosari-hamaiketakoa ere egongo da eta saioaren dinamizazioak bihurrikeri eta inurrikeriak egiteko aukera emango digu. Bitartean, zirtaka ponentzia eskutan hartu eta irakurri, azpimarratu, ezabatu, gehitu, moldatu... ta jarrai dezagun inurritegia eraikitzen. Animo eta lanera! Jo ta ke!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun