Ongi etorri errefuxiatuak!!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2016ko api. 18a, 14:07
Datorren ostegunean, apirilaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Erromoko Santa Eugenia enparantzan aukera izango dugu errefuxiatuei gure elkartasuna helarazteko. Milaka dira egunero-egunero Europako atea jotzen dutenak gerra eta miseriatik ihesi; mendebaldeko gobernuek sortzen lagundu duten gerra eta miseriatik ihes, hain zuzen. Ezin gara drama horren aurrean ezer egin gabe geratu. Elkarrekin lan egiteko unea da; tragedia hori gogor arbuiatzeko eta gure jendartean, gure herrian, agerian uzteko ordua da. Ostegunean, apirilaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan hitzordua daukagu Santa Eugenia enparantzan, errefuxiatuei gure elkartasuna adierazteko eta Europar Batasuneko 27 estatu buruek sinatutako hitzarmena salatzeko; hitzarmen horrek ahalbidetzen du-eta errefuxiatuak Turkiara erbesteratzea. Guztion erantzukizuna da egoera lazgarri eta ankerra gelditzea! Zure zain gaude! Refugees welcome!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun