2017-01-25 23:02

Geure naturaren kontra

Erabiltzailearen aurpegia Guillermo Malaina Martínez

Euskal literaturan hainbat erreferentzia aurki ditzakegu Euskal Herriko mendi berdeak abiapuntu hartuta. Literatura hurbilean ere ezaugarri bera nabarmena da, akaso, Errenazimentutik idazleek naturari begira egoteko joera galdu ez dutelako. Edertasuna ei da inspirazio iturri eta norberaren sormena areagotu egiten da, udaberriko kolore bizien begiraldian zein udazkeneko hosto lehorren kontenplazio malenkoniatsuan. Hala ere, naturak orain ez du poetarik behar, heroiak baizik. Gure mendi, zelai eta haran berdeak horixkatuz doazelako. Pampako luma gandorra landare inbaditzailea da erruduna eta geure naturaren kontra doa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa