Gazteekin bilera

2017/03/29 20:00

Azebarri kulturgunea | Getxo

Getxoko GED-k gazteei deialdia luzatzen die Algortako Azebarri elkartean elkartzera. Bileran gazteen artean galdeketa sozializatzeko ideiak aztertuko ditugu. Azebarri elkartea, Euskal Herria kaleko 14. zenbakian dago, hona hemen Google Maps-en lotura: https://goo.gl/maps/g92ZN9Skezu

  Politika 2017-03-28 11:00

Gazteekin bilera

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Datorren martxoaren 30ean (osteguna), Getxoko GED-k gazteei deialdia luzatzen die.

Herri ekimenaren bidea

Herri ekimenaren bidea

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Ikaragarria izaten ari da lehengo domekako errugbi partidan Hernani eta Getxoko jokalariek egindako ekintzaren oihartzuna Gure Esku Dagoren facebook orrian: 5205 lagunek!!! Hori da bidea, herri ekintzak, herritarren ekintzak. Getxon Ados.

Errugbilariak Gure Esku Dagoren alde

Errugbilariak Gure Esku Dagoren alde

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxo eta Hernaniren artean jokatutako errugbi partidan, bi taldeetako jokalariak ahots bakarrean elkartu dira erabakitzeko eskubidearen alde. Ekimenak, Getxoko jokalarien aldetik sortu eta Hernaniarrek gogo onez jaso dutena, balio sinboliko handia du, kontuan hartzen bada Hernani izan zela joan den martxoaren 19an, Euskal Herriaren estatus politikoa erabakitzeko herri kontsultetako bat egin zuten herrietako bat.

2017-02-22 15:33

Mas eta Ibarretxeren hitzaldia streaming bidez

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok “Erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesua” konferentzia antolatu dugu elkarlanean. Gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da, Donostiako Kursaal Jauregian.
2017-02-12 10:56

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Iruñea eta Durango lotu genituen giza kate batez. Gure hautetsontzia aldarrikatzeko mosaiko erraldoi bat eraiki genuen Zurriolan. Ehunka oihal josi genituen gure desio eta ametsekin. Euskal Herrian altxatzen ari den aldaketen olatua hartu nahi dugu. Getxon ere herritarron garaia delako. Prest gaude. Ados gaude. Eta zu? Zure esku dago. Gure esku dago.
2017-02-07 13:47

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua datorren barikuan, hilak 10, 20:00etan, Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin elkartuko gara hango kultur etxean, Gure Esku Dagok diseinatu duen bide orria aurkezteko eta gazte dinamika antolatzeko.

Bideoa: GED Itzubaltzeta-Areeta

2017-02-07 13:54

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin hitzordua Datorren barikuan, hilak 10, 20:00etan, Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin elkartuko gara hango kultur etxean, Gure Esku Dagok diseinatu duen bide orria aurkezteko eta gazte dinamika antolatzeko.

Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin

2017/02/10 20:00

Itzubaltzetako Kultur Etxean Getxo

Datorren barikuan, hilak 10, 20:00etan, Itzubaltzeta eta Areetako gazteekin elkartuko gara hango kultur etxean, Gure Esku Dagok diseinatu duen bide orria aurkezteko eta gazte dinamika antolatzeko.

Gazteak, protagonistak

Gazteak, protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Getxoko bide orrian leku berezia izan behar dute gazteek: haiek diseinaturiko dinamika bat antolatu behar da, non haiek subjektu, helburu eta protagonistak izango diren. Galdeketarako bidean, gazteek hitza eta erabakia dute. Bihar, otsailak 4, lehendabiziko pausoa egingo dugu Getxon. "Gugazteak" taldea sortzeko aurreneko urratsak. Gu prest gaude, eta zu? Gure esku dago, zure esku dago.

ZU ZEU ezinbestekoa zara

ZU ZEU ezinbestekoa zara

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Bide orriaren unerik garrantzitsuenetako batean gaude: orain sortzen ari garan oinarri sozialak emango digu gero egin nahi dugun ariketaren neurria; nolako zimenduak, halako etxea. Eginkizun horretarako prest gaude; baina aldi berean ZU ZEU ere ezinbestekoa zarela azpimarratu nahi dugu. Horregatik, animatu nahi zaituztegu gurekin harremanetan jartzera, boluntario izatera diseinatu dugun bide honetan. Eginkizun batzuk izango dira hemendik eta urtea amaitu bitartean, denok izan dezakegu moduren bat edo beste ekimena bultzatzeko. Ez gelditu zalantzarekin, jarri harremanetan gurekin eta esango diguzu zertan lagundu nahi duzun (edo esango dizugu zertan behar den laguntza): gureeskudagogetxo@gmail.com

Aurrera goaz

Aurrera goaz

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo Egin ditugu bide orriaren lehen 4 aurkezpenak. Pozik gaude, balorazio ona egiten dugu, laguntza taldeak eta laguntzaileak lortzen ari gara. Datorren asteartean Negurin aurkeztuko dugu; otsailaren 4an gazteekin egongo gara eta 9an beste herri batzuetatik gurera etorritako auzokideekin. ADOS gaude, aurrera goaz.
  Politika 2017-01-20 15:25

“Getxon Ados” abian dago

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

“Getxon Ados” abian dago

Bide-orriaren lehenengo aurkezpena egin dugu. Aurreko asteartean izan zen, gurekin elkarlanean ibili den jendearekin. Adi!, datorren astean aurkezpenekin jarraituko dugu, Algortan, Andra Marin eta Romon hain zuzen ere; eta hurrengoan, hilaren 31n, Negurin.

2017-01-19 16:23

Ezina, ekinez egina. Erronkarako prest!

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Ezina, ekinez egina. Erabakitzeko eskubidea erdigunean kokatzea lortu dugu. Orain, une erabakigarriari erantzutea helburu duen bideari ekitera goaz. Gure eskubideez, protagonismoaz eta erabakitzeko gaitasunaz jabeturik, erabakitzeko prest gaude, erabakitzeko beharra dugu. Ahalik eta azkarren, euskal erabaki eremua finkatu behar dugu, gure orainaren eta etorkizunaren jabe izateko. Elkarrekin zer egitera iritsi gaitezkeen sentitu nahi dugu. Amestetik sinestera jauzi egingo dugu.

2016-06-05 16:44

Getxoko Erabakiaren Adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Erabakiaren Adierazpena

Jatorri ezberdinetako 12 emakume eta gizonek adosturiko adierazpena irakurri dute gaur Getxon
2016-06-05 16:37

Milatik gora lagunek aulkia hartu eta erabakitzeko eskubide aldarrikatu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Milatik gora lagunek aulkia hartu eta erabakitzeko eskubide aldarrikatu dute Getxon

Erabakiaren adierazpena aurkezteko ekitaldian galdeketa posible egiteko hausnarketa eta lana agindu du Getxoko Gure Esku Dagok
2016-05-26 16:24

Orain zure txanda da

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Zure txanda da. Argi eta garbi esanda. Getxoko Gure Esku Dago buru-belarri ibili da Erabakiaren adierazpena indartsu bat lortzeko eta hura aurkezteko programa interesgarri bat antolatu du:

 

  Iritzia 2016-05-23 17:58

Getxok erabakitzea erabaki

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Adostasunaren Plazako kideak: José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas eta Ibon Urgoiti

2016-05-16 09:32

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldirako bideoa

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldia dela eta Algortan grabatu dugun bideoa. Facebook eta Twitterren, berbarako, egundoko jarraipena izaten ari da. Espero dezagun arrakasta horren ondorioz, Biotz Alai plaza lepo egitea Erabakiaren Adierazpena aurkezteko ekitaldian. Gure Esku Dago, zalantzarik gabe

Ekainaren 5eko egitaraua

Ekainaren 5eko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Gure Esku Dagok osatu du ekainaren 5eko ekitaldiko egitaraua. Ikus daitekeenez, ahalegin handia egin da programa erakargarria lortzeko. Ez ahaztu, hala ere, helburua Erabakiaren adierazpena aurkeztea dela, eta ekitaldi horretan herritarrok garela benetako protagonistak. Lortu zuen sarrerak, ez utzi azken egunerako.