Orain zure txanda da

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2016ko mai. 26a, 16:24

Zure txanda da. Argi eta garbi esanda. Getxoko Gure Esku Dago buru-belarri ibili da Erabakiaren adierazpena indartsu bat lortzeko eta hura aurkezteko programa interesgarri bat antolatu du:

 

makina bat herritarrek ekainaren 5eko ekitaldian parte hartzera deitu dute (1); Adostasunaren Plaza osatzen duten kideek ere Biotz Alai plaza betetzeko deia egin digute (2), eta Getxoko hogeita hamar hautetsik ere bat egin dute ekitaldiaren helburuarekin (3). Orain, berriz diogu, zure txanda da, zuri dagokizu ekainaren 5eko ekitaldian aulkia hartzea eta Getxo ere erabakiaren aroan indarrez sartzea bultzatzea. Zure/Gure esku dago.
 
Sarrerak salgai:
Telletxen
  • Ostiralean (05/27) 18:00etatik 20:00etara
  • Larunbatean (05/28) 12:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetik (05/30)  ostiralera (06/3) 18:00etatik 20:00etara
  • Larunbatean (06/4) 12:00etatik 14:00etara
Erromon
  • Ostiralean (05/27) 19:00etatik 21:00etara La Mona tabernaren ondoan
  • Larunbatean (05/28) 11: 00etatik 14:00etara Erromoko eliza parean
  • Asteartean (05/31) 19:00etatik 21:00etara Erromoko eliza parean
  • Asteazkenean (06/1) 19:00etatik 21:00etara La Mona tabernaren ondoan
  • Ostegunean (06/2) 19:00etatik 21:00etara Erromoko eliza parean
  • Ostiralean (06/3) 19:00etatik 21:00etara La Mona tabernaren ondoan
  • Larunbatean (06/4) 11:00etatik 14:00etara Erromoko eliza parean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun