Politika 2017-01-20 15:25

“Getxon Ados” abian dago

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Bide-orriaren lehenengo aurkezpena egin dugu. Aurreko asteartean izan zen, gurekin elkarlanean ibili den jendearekin. Adi!, datorren astean aurkezpenekin jarraituko dugu, Algortan, Andra Marin eta Romon hain zuzen ere; eta hurrengoan, hilaren 31n, Negurin.

Joan den asteartean bildu ginen Gure Esku Dago Getxorekin elkarlanean ibili den taldearekin. Talde horrek gurekin batera egin du azken hiru urteetan zehar egindako ibilbidea. Hirurogei bat pertsonak erantzun zuten GEDk luzatutako gonbidapenari; hori horrela, bileran, Euskal Herriko estatus juridiko-politikoari buruzko galdeketa bat egiteko Ibilbide Orria aurkeztu zen. Hurrengo egunetan egingo ditugun aurkezpenetako lehena izan zen.

Hitzaldiaren ostean, iritziak elkar trukatu zituzten parte-hartzaileek, mokadu ederra jaten zuten bitartean.


Ekitaldia izan zen modu bat Ibilbide Orriko lehen zatiari hasiera emateko, ziur aski, kanpainaren zatirik garrantzitsuena: jendartearen partaidetza eta konpromisoa lortzea, bai norberarena, bai taldearekikoa, galdeketa posible egingo dituzten baldintzak sortzeko. Getxon Ados. Horretan ari gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa