2017-01-27 16:23

GED Lemoiz Agate Deuna kantuan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED Lemoiz Agate Deuna kantuan

Datorren zapatuan, otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperaren eguerdian Lemoizko Gure Esku Dago taldea kantuan irtengo da auzoz auzo, udaberrian egingo dogun herri galdeketaren berri eman eta dirua batzeko asmoz.

GED Lemoiz Santa Ageda kantuan

2017/02/03 12.30

Irailaren 23a plaza | Erandio

Gure Esku Dago taldekoak Agate Deuna bezperan kantuan irtengo gara Lemoizen auzoz auzo. Hitzorduak: 12.30etan Andrakan, 13etan Urizarren eta 13.30etan Armintzan

ADOS Lemoiz herri batzarra

2017/01/13 19:30

Armintzako kultur etxea | Lemoiz

Herri galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lemoiztarren lan saioa

  Politika 2017-01-10 15:13

Herri-galdeketaren galderaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Herri-galdeketaren galderaren bila

ADOS Uribe Kostak antolatuko duen herri-galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lan saioa egingo da Lemoizen barikuan.

2016-06-05 23:00

Ados Lemoiz taldearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Ados Lemoiz taldearen aurkezpena

Herritarren aurrean egin du Gure Esku Dagoren Lemoizko talde sustatzaileak bere aurkezpena eta baita herri galdeketarena ere.

Herri kontsulta eta ADOS Lemoiz taldearen aurkezpena

2016/06/05 13:00

Armintzako portua Uribe Kosta

Datorren urtean egingo den herri kontsulta eta ADOS Lemoiz taldea aurkeztu eta sinadurak batzen hasteko ekitaldia

2016-05-31 15:19

Herri-galdeketaren aurkezpena Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Armintzako portuan herri-kontsulta eta ADOS Lemoiz taldea aurkeztuko dute domekan...

Uribe Kostako herri galdeketaren aurkezpena Sopelan

Uribe Kostako herri galdeketaren aurkezpena Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Maiatzaren 22an, 12:30ean, Uribe Kostako herri galdeketen aurkezpen ekitaldi publikoa egingo dugu Sopelako Udaletxe plazan. Oraingoz, lau udalerrik erabaki dugu prozesua martxan jartzea: Sopela, Urduliz, Barrika eta Lemoiz. Baina litekeena da aurrerago herri gehiago prozesu honetara batzea.

GED batzar irekia

2016/04/22 19.30

Armintzako kultur etxea | Lemoiz

Lemoizko Gure Esku Dagoren batzar irekia herri kontsulta egin ala ez erabakitzeko

2016-04-17 23:54

GEDren batzar irekia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GEDren batzar irekia Lemoizen

Lemoizko Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du herri kontsulta egin ala ez erabakitzeko.

  Iritzia 2016-03-15 00:18

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

GED mahaia eta jaia Lemoizen

Erabakiaren aroa da eta bide horretan Euskal Herriko hainbat herritan herri kontsultak antolatzen ari dira. Etxarri eta Arrankudiagak 2014an egindakoari jarraituz, aurtengo udan Goierri eta Debagoienako herrietan, Aramaion, Azpeitian, Bakaikun, Diman eta Ispasterren erabakitzeko eskubidearen inguruko herri kontsultak egingo dituzte. Uribe Kostako herri batzuek gauza bera egingo dute datorren urteko udaberrian eta Lemoizen ere horretaz pentsatzen ari gara.

2015-08-07 17:17

Gure Esku Dago Lemoizko jaietako pregoilari!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Gure Esku Dago Lemoizko jaietako pregoilari!

2015-07-14 11:50

Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde

Asteazkenean Armintzako Karmengo jaiak hasiko dira txupinazoa eta triatloi herrikoarekin. Erabakitzeko eskubidearen aldeko jarrera erakusteko egun horretan Gure Esku Dagoren koral koloreko kamiseta janztera animatu nahi zaituztegu.
Eguaztenean denok koral kamisetarekin!!!

Bideo emanaldia

2015/07/15 22.30

Armintzako portua Lemoiz

Karmengo jaietan erabakitzeko eskubidearen alde!!! Asteazken iluntzean, txupinazoa eta triatloi herrikoaren ostean, gure Joste Eguneko bideoaren emanaldia izango dugu ikusgai. Egun zoragarria gogoratzeko aukera! Eta etzazue ahaztu kamiseta janztea. Eguaztenean denok koral kamisetarekin!!!

  Politika 2015-06-15 20:08

Ekimenez beteriko asteburua

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku dago Lemoiz

Ekimenez beteriko asteburua

Herritarron eta udal-ordezkarien berotasunaz beteriko asteburua izan da oraingoa Lemoizen.

Joste eguneko bideoaren emanaldia

2015/06/06 21:30

Armintzako portuan Lemoiz

Ekainaren 6ko iluntzean Armintzako portuan elkartuko gara gure Joste eguneko irudiekin egindako bideoa eta jositako oihala ikusteko. Gainera, kamisetak eta San Mameserako sarrerak erosteko aukera izango dugu.

2015-05-31 19:38

Erabakia ehuntzen, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Erabakia ehuntzen, azken txanpan

"Jostunak"

2015/05/27 18.00

Armintzako kultur etxea | Lemoiz |Bestelakoak

Joste egunean hasitako lanari jarraipena emateko asmoz, datorren asteazkenean Armintzako Kutur Etxean elkartuko gara herriko oihalak apaintzen eta josten segitzeko.

Gure Esku Dago jostunak

2015/05/16 19:00

Urizar | Lemoiz

Domekan Armintzan hasitako oihal josteari jarraipena emango diogu Urizarko San Isidro jaietan. Gainera kamisetak erosi eta kanpainari atxikimendua emateko aukera izango dute bertaratzen direnek.

  Politika 2015-05-13 19:43

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

Joste eguna Lemoizen, eskerrik asko denori!!! Joste egun zoragarria izan genuen domekan Lemoizen. Andrakatik Armintzara, auzoz auzo, oinez, oihalak jaso ostean, oihalak apaindu eta josi egin genituen jai giro ederrean, dantzan eta kantuan, baita gure lana portuan erakutsi ere hautetsontzia arrantzan eginez. Eskerrik asko jai honetan parte hartu duzuen guztioi. Ekainaren 21a ere zoragarria izango da. Egun horretan Bizkaiko oihal guztiak Bilbon egongo dira, eguerdian oihal katea eginez eta arratsaldean San Mamesen egingo den ekitaldian protagonista izanez. Egun erraldoi hori antolatzeko hainbat pertsonen lana beharko da, eta norberak ahal duen heinean parte hartzea eskertuko genizueke, horretarako gurekin harremanetan jarriz. Eskerrik asko eta animo!!!