Azken aste hauetan datorren urtean Lemoizen herri kontsulta egiteko ideia dugu buruan jiraka eta biraka Gure Esku Dagokoek. Erabakia hartzeko ordua dela uste dugu eta erabakia ahalik eta jende gehienen artean hartzeko asmoz batzar irekia antolatu dugu datorren barikuan, apirilaren 22an, Armintzako Kultur Etxean arratsaldeko 7.30ean. Batzarrean parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu gure dinamikarekin bat egiten duten lemoiztar guztiei.