2016-06-05 23:00

Ados Lemoiz taldearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz
Herritarren aurrean egin du Gure Esku Dagoren Lemoizko talde sustatzaileak bere aurkezpena eta baita herri galdeketarena ere.

Gaur, egun garrantzitsua izan da Lemoizko herriarentzat, Gure Esku Dagoren Lemoizko talde sustatzailearen aurkezpena izan baita, Ados Lemoiz taldearena.

Horrez gain, herri galdeketa 2017ko apirilaren 2an egitearen borondatea adierazi da.

Eguerdiko ordu batak aldera eman zaio hasiera ekitaldiari, iaz jositako oihalarekin kate bat eginez eta kalejiran porturantz abiatuz. Bertan, arraunez, baserri tresnaz eta palaz egindako korridore batek egin dio harrera oihal-kateari.

Ondoren, agiria irakurri eta 128 boto lortu dituen bozketa sinbolikoa egin da.

Ekitaldia bukatzean, sinadurak batzeari ekin zaio eta honezkero, galdeketa aurrera atera ahal izateko behar den kopuru minimoa batu dugu.

Hala ere, sinadurak biltzen jarraituko dugu, ahalik eta gehien lortu arte.

Esan beharra dago, talde sustatzaileko kide izateko gonbitak zabalik jarraitzen duela, prozesu honetan parte hartzeko prest dagoen edonorentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa