Politika 2017-01-10 15:13

Herri-galdeketaren galderaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz

ADOS Uribe Kostak antolatuko duen herri-galdeketan erabiliko den galdera aukeratzeko prozesuaren barruan lan saioa egingo da Lemoizen barikuan.

Datorren udaberrian Uribe Kostako 6 herritan herri galdeketa egingo dogu. Egingo den galdera erabakitzeko prozesua martxan da eta oraingoan lemoiztarrok dogu lan saioa egiteko hitzordua. Barikuan, urtarrilaren 13an, arratsaldeko 7:30ean herri batzarra egingo dogu Armintzako kultur etxean, prozesuaren nondik norakoak, galdera mota desberdinak, galderaren elementu desberdinak…  geure artean aztertu eta eztabaidatzeko. Zenbat eta parte hartze handiago izan, prozesua aberasgarriagoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa