Justizia, herriaren izenean

Erabiltzailearen aurpegia Josean Rive 2015ko urr. 27a, 11:29

Azkenaldi honetan, batez ere politikari batzuen kasuei eman dieten epaia ezagutu ostean, batzuk izan dira epaile profesionalen alde hainbat iritzi botatzen hasi direnak: benetako justizia ematen dutela, herri-epaimahaiak hutsaren hurrengoak direla, herri-epaimahaiak gaizkileen aldekoak direla… Azken finean, egoera ondo ez ezagutzeagatiko aitzakiak baino ez dira.

Baina, ezin alde batera utzi, halaber, legeei buruzko gaietan jantzita daudenek esandakoa, hain zuzen ere, justizia herriaren izenean ematen delako baieztapena. Hori esaten dutenek gogaide naute ni eta nire jarrera azaldu ahal izateko, otu zait buruan dabilzkidan hainbat galdera egitea.

Lehenengo eta behin, egin nahi dudan lehendabiziko galdera hau da: nola lortzen dituzte epaileek beraien lanpostuak? Erantzuna ezaguna da. Oposaketa baten bidez edo txandako politikari arduradunen zuzeneko izendapen baten bitartez. Herriak ez ditu izendatu, hortaz, ez dezakete esan bere lanaren emaitzak herriaren borondaterik sortzen direnik.

Bigarrenik, jakin behar dugu zertan datzan epaile profesionalen lana. Auzi arrunt batean epaileek nor den erruduna eta zein den ezarri behar dioten zigorra erabakitzen dute. Epaile profesionalen aldekoek oso bestelako iritzia badute ere, epaileen lanari buruz esandakoari legezkoa dena eta justizia kontzeptuak nahasten direlako ustea ere gehitu beharko litzaizkiokeelakoan nago. Nolanahi ere, aipatutakoa izanda, orain arte bederen eta bi kontzeptu horiek bereizi gabe, epaileek garatu izan duten lana.

Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Hedabideetan horretaz agertu diren berriei erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, nire ikuspuntutik arazoari eman diezazkiokegun irtenbideak hauek  dira: alde batetik,  herri-zinpeko izateari behar duen garrantzia eman behar diogu. Hori erdiesteko Administrazioak hartu behar du ardura;  bestalde, karrera judizialari dagokionez, eta ikerketa sakona egin ondoren, orain arte izan ditugun ideiak erabat aldatu behar ditugu. Edozein kasutan, aurrerantzean gauzak aldatuko baldin baditugu, gogotik egin beharko dugu lan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun