Iritzia 2016-01-06 21:09

Ohiko politikara buelta?

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Katalunia eta Estatuko lurrikara politikoak islarik izango ote du Euskadin?

2015-04-24 23:59

Pirritx eta Porrotx Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Pirritx eta Porrotx Gasteizen

Marotoren burua kolokan?

2015-04-08 19:48

Getxoko Udala eraso homofoboaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordearen adierazpena

  Iritzia 2015-04-03 09:35

Zaramen greba amaitu da

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Getxok normaltasuna berreskuratuko du

  Iritzia 2015-03-21 15:36

GETXOKO LIBURUTEGIAK, HERRITARREI KULTURA-IRAKURKETA

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

GETXOKO LIBURUTEGIAK, HERRITARREI KULTURA-IRAKURKETA HURBILTZEKO PROIEKTU ESTRATEGIKOA 2014an 288.000tik gora pertsonak erabili zuten udal liburutegien zerbitzua, Villamonteko, San Nikolaseko eta Gobelako zentroetan. Horiez gainera, beste 52.000 lagunek parte hartu zuten liburutegiek euren lokaletatik kanpo antolatutako jardueretan, besteak beste, Letren Terrazetan, Liburu Azokan edo Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioan, 2014. urteko txostenetik ateratako datuen arabera. 2014an zerbitzuak teknologia berrien aldeko apustu garbia egin zuen. Horrela, liburutegiek bat egin zuten eLiburutegia deritzon zerbitzuarekin. Horren bitartez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburu elektronikoak online mailegatzen dira. Getxoko liburutegiak, gainera, Liburutegiak izeneko aplikazioari atxiki zaizkio, Euskadiko Liburutegi Sareari buruzko era guztietako argibideak eskaintzen ditu. Getxoko liburutegiek sare sozialetan duten presentzia ere areagotu dute. Gaur egun zerbitzuak baditu bi blog -bata liburutegiena eta bestea Kontularien Klubarena-, Facebook-eko orri bat, Twitter, eta hiru orri Pinterest-en,gai desberdinei buruzkoak.

  Iritzia 2015-03-23 22:10

Korrikari bai

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Bai, ados, Korrikari bai, inongo duda barik, euskara, euskaltzale eta euskaldunen alde. Baina lasterketa luzea izan behar da, urte, bizitza luzea iraun behar dauan txapelketa: saria, hurrengo belaunaldi euskaldunak bermatzea. Gure aurrekoek egindako lana, zenbat eta zenbat guraso erdaldun euskararen alde, etxeko lanak aditu ez, ikastolara eroaten gintuztenak, diru mordo orduko kooperatibetan, eskolak garbitu, tortilak egin... zenbat apustu, zenbat sakrifizio. Guzti horren emaitza herri euskaldunagoa, baina jakintasunean ez dago gaurko erronka bakarra, batez bere erabilpenean, eta horren ardura, euskaldunengan. Aurrekoek kristo lana egin eben, ezin deutsegu hutsik egin, guri tokatzen jaku euskara bizirik mantentzea, guri tokaten jaku korrika abiadura eta erritmoz mantentzea.

  Iritzia 2015-03-18 22:34

Zerbitzuetako Hirietan Ekonomia Sustatzeko Jarduna

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Zerbitzuetako Hirietan Ekonomia Sustatzeko Jardunaldiak. GETXO 2020 Martxoaren 18tik 27ra Zerbitzuetako Hirietan Ekonomia Sustatzeko Jardunaldiak. GETXO 2020 ekimena egingo da Getxo Elkartegian, Udalak antolatuta Bilbao Metropoli 30 elkartearen laguntzaz. Jardueraren helburua da proposamen zehatzak aurrera eramatea, Getxo udalerrirako ezarritako arlo estrategikoetan ekimen ekonomikoak garatzen eta dinamizatzen lagunduko dituztenak: Sormenaren eta Kulturaren Industriak, Kirolaren Teknologia eta Industriak, Ongizatea eta Turismo Kulturala, eta Turismoa eta Gizarte Berrikuntza.

  Iritzia 2015-03-18 16:35

Politikaren Basoa Zergatik?

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Ez deutsuet ezer errebelatuko neure bizimodua politika dala aitortzen badeutsuet. Hala da eta orain urte batzuk erabaki neban neure beharra, zer demontre, neure bokazioa politika zala. Neure herria maite dot, aberrizalea naz eta geure hizkuntzen alkarbizitza (amaren euskara eta aitaren gaztelera) hobetzeko sartu nintzan. Irakasle bikaina euki neban, ez zan izan neure alderdiko agintari ospetsu horreetariko bat, nire amaren aita izan zan; benetako gudaria, euskalduna, baina batez bere pertsona arteza. Berarengandik ikasi nebazan neure ibilbidean darabildazan printzipio nagusiak: alde batetik, “mundu honetan pertsonak egin behar dauan azkenengo gauza gezurretan ibiltea dala”, bestetik eta inportanteena “beti bere, pertsonak garala eta bizitza dagoala edozein eskubideren gainetik”.

 

2015-03-18 14:10 Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Maidagan Parkea, herritarrek gozatzeko espazioa da. Metroaren lurpeatzearen ondorioz lortutako arnasgune zabal bat. Bere erritmoak eraman dituenak, eta bere informazio...

Erantzuna | Maidagan parkea

Maidagan parkea

Maidagan parkea

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Epe laburrean Maidagan Parkea, getxoko jolas-gune berria, martxan izango dugu. Gobelaurren eta Algortako Geltokia Plazan dauzkagun estalpeekin batera, eta herrian dauzkagun beste aisialdirako espazioekin, gure kaleetan bizitza eta harremanak sustatzeko leku ezin aproposagoa izango dugu getxotarrok. Zuekin batera, zuen alde.

Ongi etorriak Romo Kultur Etxera

Ongi etorriak Romo Kultur Etxera

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Romo Kultur Etxea errealitatea bihurtzen ari da. Getxotar guztien zerbitzura egongo den azpiegitura, eraikina baino gehiago proiektu bizia, sostengarria eta ilusioz beterik. Areeta-Romo inguruko eragileentzat espazioak, getxoko liburutegi haundiena, musika eta dantzarako entsaio-lokalak, gaztelekua, Nagusien Etxea, Udal Euskaltegia, beheko solairuan auditoriuma eta kafetegi-taberna izango duen elkarbizitza sustatzeko lehen mailako gunea. Euskaraz bizi ahal izateko arnasgunea ere izatea nahiko genuke eta horretan arituko gara.