Iritzia 2015-03-11 21:30

Maidagan parkea

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE

Epe laburrean Maidagan Parkea, getxoko jolas-gune berria, martxan izango dugu. Gobelaurren eta Algortako Geltokia Plazan dauzkagun estalpeekin batera, eta herrian dauzkagun beste aisialdirako espazioekin, gure kaleetan bizitza eta harremanak sustatzeko leku ezin aproposagoa izango dugu getxotarrok. Zuekin batera, zuen alde.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Erantzuna | #1

Gure alde egotea al da EAJren kanpaina udalaren diruagaz finantzatzea?
"Inaugurazio" egunean pailazoak eta piskolabisa eskeintzea hauteskundeak hain paraje egonik nahiko susmagarria da. Are gehiago parkearen obrak 2 urtez geldirik egon direnean kasualki bozketa baino hilabete bi lehenago "inauguratu" ahal izateko.
Lotsagarria.

Erabiltzailearen aurpegia KOLDO ITURBE Erantzuna | #2

Maidagan Parkea, herritarrek gozatzeko espazioa da. Metroaren lurpeatzearen ondorioz lortutako arnasgune zabal bat. Bere erritmoak eraman dituenak, eta bere informazio eta gizarteratze prozesua izan duena. Getxoko Udalak hainbat parke inauguratu ditu azkenengo 8 urteetan eta guztietan ekitaldiren bat antolatu du, eta horrela jarraituko dugu egiten. Umeentzako espazio hauek , estalita gainera, oso egokiak ikusten ditugu nahi dugun herri dinamikoa,bizia eta irekia bultzatzeko. Gozatu ditzagun!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa