Uribe Kostako LABek Alternatiben Herrira joateko deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia LAB 2015ko urr. 12a, 17:26

Uribe Kostako LAB sindikatuko ordezkari sindikalek Alternatiben Herrira joateko deialdia egin dute, alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria baita. Horixe, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, irudikatzeko asmoz, datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon.

Ekimen horrekin, Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean... aurrera eramaten ari garen alternatibak eta proiektuak erakutsi nahi ditugu. Egunean zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dugu. Gune ezberdinak egongo dira eta martxan dauden alternatibak ezagutaraziko ditugu, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahia inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak.... Alternatiben Herria ekimenean 146 eragile parte hartzen ari dira. Beraien artean: Euskal gehiengo sindikala eta hainbat talde sozialak, ekologistak, feministak, kontsumo taldeak... LAB Eskumaldetik, datorren urriaren 24an Bilbora hurbiltzera animatzen zaituztegu Uribe Kostako biztanle guztiei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun