Fokoak itsutu du Algorta

Erabiltzailearen aurpegia Maitane Nerekan Umaran 2015ko urr. 30a, 12:48

(HIRUKAko paperezko edizioan argitaratutako zutabea)

Estetika politika ere badela aldarrikatzeko tartea hartu nuen aurrekoan eta bide beretik jarraitzeko aukera eman dit Udalak. Guztion ahotan ibili da azken asteotan Algortako plazan jarri diguten “oparitxo” berria: garabia ote, obretarako tresna… ez, Txiki Otaegiko makro-foko munstroa da! Pentsatzen hasia naiz, tamainako erabakiak hartzen dituztenak konplota dutela herriaren kontra. Algortarrok alde zahar bakarra geneukan eta Antzokiaren obrarekin lapurtu digute: elizako eskailerak, kioskoa kentzea, makro-fokoa… zer izango da hurrengoa? Adi frontoiko erabiltzaileak! Bide beretik jarraituz gero hilabete barru kristalezko padel pista aurkituko duzue pilota jokora zoaztenean. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun