2016/03/06 09:30

Kirol-ekitaldiak

Mendi irteera Koixi Euskara Taldearekin

Mendi irteera Koixi Euskara Taldearekin
Armintzako bus geltokia, Lemoiz

Igande honetan, Uribe Kostako Berbalagunok Armintzako Koixi euskara-taldekoekin mendi ibilaldia egingo dugu. Urduliztik Armintzara joango gara oinez, Butroi, Andraka eta Urizartik pasatuz. Elkartzeko bi leku egongo dira: Armintzan, 9:30eko autobusa hartzeko eta Urdulizen, 10:15etan (Jubilatuenean). Gonbidatuta zaudete. Ea eguraldiak laguntzen gaituen!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun