Ezetz asmatu! Martxoko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Berbalagunak 2016ko mar. 7a, 13:49

Ezetz asmatu! otsaileko lehiaketako sariduna daukagu, José Luis B. Sopelako berbalaguna. Zozketa Gorlizko berbalagun talde batek egin zuen, pasa den ostegunean, 18,30ean. Beraz, 2 lagunentzako menua irabazi du Jose Luisek Gorlizko Xurrut tabernan.
Martxoko lehiaketako saria: 2 lagunentzako menua Armintzako Begotxu jatetxean. Galdetegiak Armintza, Gorliz, Plentzia, Urduliz eta Sopelako kultur etxeetan eta Barrikako liburutegian dituzue.
Parte hartu eta zorte on!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun