Musika eta Plastika Tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Berbalagunak 2016ko eka. 6a, 12:31
Asteazken honetan, ekainaren 8an, arratsaldeko 6etan, musika eta plastika tailerra egingo dugu, musika tresna birziklatuekin.

Tailerra Gorlizko Sertutxenan izango da, eta 5 eta 12 urte bitarteko umeei eta beren gurasoei zuzenduta dago. Oraindik lekua badago, beraz animatu eta izena eman!!

Gurekin kontaktuan jar zaitezkete e-mailez (ukberbalagun@gmail.com) edo telefonoz (688 899 868).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun