Gurasolagunen mendi txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Uribe Kostako Berbalagunak 2016ko eka. 21a, 09:25
Ekainaren 26an mendi-txangoa Aldaminera
Kaixo guztioi,
 
Igande honetan mendi txango bat antolatu dugu Aldamin mendira, Gorbeiako Parke Naturalean. Txango hau gurasolagun proiektuaren barruan dago, beraz, gurasoi eta umeei zuzenduta dago
 
Goizeko 09:00etan Pagomakurreko aparkalekuan geratuko gara. Armintzako Etzandarri Mendi Taldeko familiekin elkartuko gara Egiriñao aterpetxean, 11:00tan, Eta hortik Aldamin mendira igoko gara.
 
Animatu eta izena eman emailez (ukberbalagun@gmail.com) edo telefonoz (688 899 868).
 
Itxaroten zaituegu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun