Langabezia gora doa Hego Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 7a, 22:18
Enplegu Institutu Nazionalak (EIN/INEM) jakitera eman duenez etengabe igo da langabezi tasa Hego Euskal Herrian azkeneko lau hilabetetan. Hori adierazten dute urrian jasotako datuek. Hala ere, gorakada ez da parekatua izan lurralde, sexu edota arlo ezberdinetako datuei erreparatzen badiegu.
Lurraldeka, Gipuzkoa eta Bizkaian igo da langabezia, Araban eta Nafarroan jaitsi den bitartean. Gipuzkoan %1,28an igo da nahiz eta guztira, herrialde honek lauetatik langabezi tasa txikiena eduki, %6,34a. Bizkaian berriz, %2,28an igo da, %8,19ra iritsiz, lau herrialdeetatik altuena. Beste bien artean, Araba da jeitsiera nabarmenena izan duena, %2,95a. Nafarroan, berriz, zertxobait gutxiago, %1,65a, orotara %6,84an mantenduz.

Sexuaren aldagaia kontutan izanik, emakumeen artean gizonen artean baino gehiago igo da langabezia. Ondorioz, gizonezkoen %40a lanik gabe dagoen bitartean, emakumeen %60a dago langabezian.

Zerbitzuen arloa izan da langabetu gehien izan dituena, igoera jaso duen beste arloa nekazaritza izan delarik. Industrian, aldiz, behera egin du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun