Amaia Arregi sopranoak emango die hasiera, ostiralean, Udazkeneko Kontzertuei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 11a, 18:23
Azaroaren 14tik 21era, musika klasikoa izango da Getxoko kultur panoramaren protagonista, Udazkeneko XVIII. edizioa ospatuko baita. Orain arteko edizio guztietan, nazioarteko musikaririk ospetsuenak ekartzeagatik nabarmendu dira ihardunaldi hauek; baita proiekzio handiko artista gazteak ekartzeagatik ere. Aurtengoan ere egitarau aparta prestatu dute, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan eta Algortako Redentor elizan.

Hilaren 14ko aurkezpen-kontzertua Amaia Arregui soprano bilbotar gaztearen eskutik etorriko da, eta Gayane Sharluyan piano-jotzailea izango du lagun. Hilaren 18an, Maite Arruabarrena sopranoak eta Luis Dámaso tenoreak osatutako ahots-bikotearen emanaldia egongo da, Pedro José Rodríguez piano jolea lagun dutela.

Hurrengo egunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa igoko da agertokira; Heinrich Schiff izango dute gidari, eta Carmen Fuggiss soprano ospetsuak ere parte hartuko du. Hilaren 20an Alia Música taldearen emanaldia egongo da, Erdi Aroko musika judu-espainiarrean espezializatutako taldea. Asiako talderik ospetsuenetako batek itxiko du kontzertuen zikloa, Txinako Ganbera Orkestra Gazteak, hain zuzen ere.
EGITARAUA

Ostirala 14:

Aurkezpen kontzertua.
AMAIA ARREGUI (soprano) eta GAYANE SHARLUYAN (pianoa)
Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20.00etan.
Sarrera dohainik

Asteartea 18:

LUIS DÁMASO (tenorea), MAITE ARRUABARRENA (mezzosopranoa) eta PEDRO JOSÉ RODRIGUEZ (pianoa)
Algortako El Redentor elizan, 20.00etan.
Sarrera 3€ / hilaren 10etik salgai

Asteazkena 19

ORQUESTA SINFÓNICA DE EUSKADI : HEINRICH SCHIFF (zuzendaria) eta CARMEN FUGGISS (sopranoa)
Algortako El Redentor elizan, 20.00etan.
Sarrera 3€ / hilaren 10etik salgai

Osteguna 20

ALIA MÚSICA
Algortako El Redentor elizan, 20.00etan.
Sarrera 3€ / hilaren 10etik salgai

Ostirala 21

TXINATAR GANBERA ORKESTRA GAZTEA
Algortako El Redentor elizan, 20.00etan.
Sarrera 3€ / hilaren 10etik salgai
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun