'Iruzurtzat' jo ditu SAk Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 11a, 20:10
Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioak adierazi duenez, "iruzur baten antzekoa" da Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen aurrekontu egitasmoa. "Aldaketa politikoaren garaian gaudela badirudi ere, aurrekontu proiektua iaz bezalakoxea da" adierazi du SAko parlamentarioak, Ibarretxeren Planari ez baition erreferentziarik egiten, berak kritikatu duenez.
Alvarezen hitzetan, "proiektu neoliberal" bat da, gastu sozialera zuzenduta dagoen % 72a, Europako batezbestekotik urrun dagoelako. "Europan Barne Produktu Gordinaren (BPG) aurrekontuaren %27a eskaintzen diote, eta Jaurlaritzak %20a eskaintzen dio", gaineratu du.

Halaber, garapen jasangarriari buruzko atala ez dela betetzen salatu du Alvarezek, "energia sektorea pribatizatzeko" joera duelako. Horrez gain, euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiteko politika berriak ez aurkeztea kritikatu du, eta etxebizitzaren garestitzeari buruz ez duela ezer planteatzen.

Sozialista Abertzaleak taldeak proiektu honi hainbat emendakin aurkeztuko dizkio, baina Alvarezek ez du zehaztu osotasunean aurkeztuko duen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun