Erromon bide-sarearen berrantolaketa egingo du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 12a, 22:10
Udalerriko Irisgarritasun Planaren barruan, Erromoko hiru bidegurutzetan bide-sarearen berrantolaketa egitea aurrikusi du Getxoko Udalak. Guztira, 301.000 euro inbertituko ditu lan horretan. Besteak beste, Gorbea eta Kresaltxu kaleen arteko bidegurutzean, oinezkoentzako hiru bide jarriko dituzte eta kotxeentzako zein oinezkoentzako galtzada ere bai. Horretaz gain, espaloiak handiagoak egingo dituzte.

Gorbea, Serantes eta Zubieta kaleen arteko bidegurutzean, berriz, kotxeentzako espazioa txikiagotuko dute, eta espaloiak beherago jarriko dituzte. Azkenik, Serantes eta Errekagane artean, oinezkoentzako bideak jarri eta espaloiak handiago egingo dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun