Nasiriyan 18 italiar eta hainbat irakiar hil ditu ekintzaile suizida batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 12a, 22:32
Italiako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, hemezortzi dira Irak hegoaldeko Nasiriya hirian, izan den atentatu suizidan hildako italiarrak; hamazazpi militar eta zibil bat. Era berean, hainbat irakiar ere hil ditu eztandak, baina haien kopuru zehatzari buruzko adostasunik ez dago iturrien artean: Mendebaldeko agentzien arabera, 8 dira zendutako irakiarrak; Quatargo Al Jazeera telebistaren arabera, ordea, gutxienez, 30. Irakeko erietxeetako iturriek agertu dutenez, guztira 28 dira hildakoak, baina kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.
Lehergailuz beteriko kamioi bat eztandarazi du ekintzaile suizida batek Nasiriyan, Italiako Armadak hiri hartan duen kuartelaren aurka. Eraikina erabat suntsituta geratu da. Hain justu, Eufrates ibaiaren ertzean dago egoitza hori, eta lehenago Merkataritza Ganbera zen.

Inguruko zenbait eraikin –baita ibaiaren beste aldekoak ere– erabat txikituta gelditu dira. Datu hauek baiztatzen badira, Irakeko gerraren ondoren gertatu den bigarren atentatu odoltsuena izan da, abuztuaren amaieran Ali en Najaf Imanaren mausoleotik ateratzen ari zirela 90 lagun hil baitziren, tartean Mohamed Baqr al Hakim xiiten burua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun