'Prestige'-n urteurreneko ekintzetan parte hartzeko deia egin du EGIk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 13a, 22:26
Espainako Gobernuak hartunako "arduragabeko erabakien ondorioak" sufritzen ari diren herritarrei elkartasuna adierazteko, Prestige-n hondamendiaren urteurrena dela eta, plataforma ezberdinek antolatutako protesta ekintzetan parte hartzeko deia luzatu die erakundeko kideei Eusko Gaztedik. Bide batez, euren "esker ona" erakutsi diete Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko kostaldeen aberastasuna berreskuratzeko lanean diharduten plataforma guztiei.
EGIko kideek gaur kaleratutako prentsa oharraren bidez adierazi nahi izan dutenez, Espainako Gobernuaren "ardugabekeria" nabarmena izan zen, orain dela hamabi hilabete, Prestige itsasontzia Fisterra aldean hondoratu eta 77 mila galipote tona itsasora bota zituenean. "Urtebete igaro da eta, isilik egotea edota gezurrak esatea izaten jarraitzen dute euren erantzun bakarrak. Berandu eta gaizki esku hartzeaz gain, ikerketa batzorde bat eratzearen aurka agertu dira behin eta berriz. Gainera, erantzunkizunen aurrean ez ikusiarena egiten du etengabe Gobernuak", gaineratu dute.

Egoera honen aurrean, ez dituzte "begiak itxi" nahi EGIko kideek. Euren ustez arazoa konpondu gabe dago oraindik. "Heltzen zaigun informazio manipulatuen bidez, egoera onera egin duela sinistarazi nahi diguten arren, jakin badakigu oraindik ere galipota heltzen ari dela Kantauri itsasoko kostaldetara", azaldu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun