"Koroa iraintzeagatik" kereila jarri diete Deiako bi kazetariri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 13:50
Pasa den larunbateko 'Caduca Hoy' gehigarrian, Felipe Borboiko ezkontza iragarpenari buruzko umorezko artikulua argitaratzeagatik, kereila aurkeztu du 'Deia' egunkariaren aurka Espainako Auzitegi Nazionaleko fuskaltzak. "Koroa iraintzen" du artikuluak fiskaltzaren arabera, eta delitua dagoela uste du. Kereila aintzat hartu edo ez erabakitzeko, gehigarriaren ale bat eskatu dio EAEko Espainako Gobernuko Ordezkaritzari Guillermo Ruiz de Polanco epaileak.
Salaketa Josetxu Rodriguez eta Javier Ripa kazetariei dago zuzendua, gehigarrian agertzen diren testuen eta, bineten eta aragazki-muntaien arduradunak, hurrenez hurren. Gainera, bakoitzari 1.000 euroko fidantza jartzea eskatu du fiskaltzak, kautelazko neurri gisa. Dena den, artikulua irakurri aurretik ez du inolako erabakirik hartuko Ruiz Polancok.

Fiskaltzaren ustez, 'La semana fantastica' artikuluan esaten diren zenbait gauza Felipe Borboikoaren eta harekin ezkontzekoa den Letizia Ortiz Rocasolanoren aurkako irainak dira. Gainera, aipatzekoa da, Auzitegi Nazionalak kereila jartzeko erabakia hartu aurretik, Madrilgo hainbat hedabidek neurriak hartzeko eskaera eginda zutela.

Hala ere, ez da horrelakorik gertatzen den lehendabiziko aldia. 'Gara'-k jakitera eman duenez, 1.983an ere sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zioten Javier Sanchez Erauskin 'Punto y hora' aldizkariko kazetariari, Juan Carlos de Borbonek Gernikako Batzar Nagusietara egin behar zuen bisita dela eta, idatzitako editorialarengatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun