Su-etena jarri du indarrean Korsikako Fronte Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 16:35
Korsika Askatzeko Fronte Nazionalak (FLNC) "bere ekintza militarrak, denbora eta leku baldintzarik gabe bertan behera" gelditzen direla iragarri du, goizaldeko 3:00ak aldera, Korsikako gune menditsu batean egindako agerraldian. Datorren urteko martxoan Frantzian egingo diren hauteskundeei begira, alderdi abertzaleen batasun politikoaren prozesuari bultzada eman nahi diote. "Batasun estrategiko nazional baterako behin betiko baldintzak sortzeko betebeharra dugula konstziente gara", adierazi du FLNCko kide batek.
Orain dela pare bat egun, "denen artean bat egin ahal izateko" pausuren bat ematea eskatu zioten FLNCri Independentza partiduak eta Korsika Nazione koalizioak. Nahiz eta, su-etena zehazki ez aipatu, mundu guztiak ulertu zuen hori esan nahi zutela. Oraingo erabakiarekin, talde independentista erradikal biek egindako eskaerari erantzun nahi izan dio FLNCk. Izan ere, biolentzia abertzaleen arteko elkarlana lortzeko oztopoa zela arbudiatzen zuten talde nazionalistek. Besteak beste, su-etena eskatzen zuen aurrebaldintza bezala Nazio Korsikarraren partiduak.

Su-etena aldarrikatuz bultzatu nahi duten elkarlana baliagarria izan daiteke, Frantziako udaberriko hauteskundeetan, orain arte lortutako % 20ko boto maila gainditzeko. Izan ere, uztaileko erreferendumean izandako porrotaren ondoren, hauteskunde horien "garrantzia" goraipatu dute korsikarrek.

Aldez aurretik abisatuta zeuden kazetariak mendira eraman eta, aurpegia estalita eta armak alboan zituztela, eman dute su-etenaren berri FLNCko hogei bat militantek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun