Komertzioek erabil ditzaten, euskarazko agiri-ereduak banatuko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 14a, 19:03
Fakturak, emate eta abonu-agiriak, eta loteria txartelak elebidun zein euskara hutsez banatuko ditu, laster, Getxoko Udalak, udal gobernuak berak bultzatzen duen euskararen normalizaziorako politikan parte hartzen ari diren komertzioen artean. Agiri hauek banatzeko 10.040 euro inbertituko ditu, guztira. Euskara Planaren barruan, dendetan euskararen erabilera sustatzeko aurrera eramaten ari den ekitntzen artean kokatzen da oraingo egitasmoa.
Honako hauek, komertzio batek bere funtzionamendurako beharrezko dituen agiriak dira. Euskararen erabileraren normalizazioarekiko interesa agertu duten komertzioei dohainik bidaliko dizkie Udalak. Helburua agiri hauen ereduak eskaintzea da, etorkizunean komertzioek beraiek hauek bidera ditzaten, Iñaki Zarraoa, Getxoko alkateak azaldu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun