'Osasunaren aldeko Hezkuntza' programako ekitaldiak esleitu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 17a, 23:07
Urtez urte, Drogomenpekotasunaren Prebentziorako eta Osasunaren aldeko Hezkuntzarako Programaren barruan aurrera eramaten diren ekitaldien artean, bi esleitu ditu Getxoko Udal Gobernuak.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 'Irudi Biziak' egitasmoan parte hartu ahal izango dute, berriro, nahi duten institutoek. 4.033 euro jarri dituzte horretarako. 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta, drogomenpekotasunaren gaia lantzeko, Getxo Antzokian hainbat pelikula proiektatuko dira.

Era berean, Lehen Hezkuntzako 8 urteko ikasleei 'Baratzean nire lagunekin' lana eskainiko die Bihar antzerki taldeak. Ekimen honen bidez, osasunari lotutako gaiak landuko dira.
Udalak, 10 antzezpen esleitu ditu gehienez, zentroen eskaeren arabera, 5.885 euroko zenbatekoarekin. Bi egitasmo hauetan parte hartzen duten zentroei, eskola materiala ere eskainiko zaizkie, proiekzioetan eta antzezpenean agertzen diren gaiak ikasgeletan landu ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun