Tangoen doinuek beteko dute bihar Areto Nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 18a, 20:35
Cecilia Rodríguez eta Sonia Levitán-ek osatzen duten bikote musikalak tangoaren, milongaren eta beste erritmo argentinar batzuen doinuekin beteko dute bihar, eguerdiko 12,00etatik aurrera, EHUko Leioako campuseko Areto Nagusia, Asteazken Kulturalak jardunaldien barruan.
Buenos Aireseko bi musikariak 1988an elkartu ziren bikotea osatzeko, konposaketa propioak egiteko asmoz. Bien ahotsek eta musika tresnek dauzkaten berezitasunak kontutan hartuz, gutxi dira mundu mailan dauden mota honetako bikote musikalak. Bakar batzuen artean dago Cecilia Rodríguez-ek eta Sonia Levitán-ek osatzen dutena.

Argentina iparraldetik hegoaldera, bidai musikala egitera gonbidatu nahi dituzte, goizeko 12:00etatik aurrera, Areto Nagusira batzen diren guztiak; argentinarren paisaietan, ohituretan, minetan eta pozetan murgilduz. Eta, nola ez, tangoaren sorterria den Buenos Aires hirian geldiunea eginez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun