'Quiero ser Beckham' filmea bihar 'Getxotik Mundura' jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 18a, 21:35
'Getxotik Mundura' jardunaldien barruan, 'Quiero ser Beckham' filmea eskainiko dute, bihar eta etzi, Algortako Getxo Antzokian eta Areetako Gran Cinema-n, hurrenez hurren. Arratsaldeko 20:00ak aldera hasiko dira, bi egunetan, emanaldiak eta 2,60 eurokoa da sarreraren salneurria.

Elkarrizketa, aniztasuna eta trukea sustatzeko asmoz, herritarren partaidetza eta adierazpenerako tresna izan nahi du 'Getxotik Mundura' jardunaldietako seigarren edizioak. Besteak beste, kultura aniztasuna, lankidetza, elkartasuna, garapen bideragarria, eta abar landuko dira, Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) eta Getxoko Udalaren elkarlanari esker.

Horretarako, bederatzi egunetan zehar, erakusketak, azokak, filme emanaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte.
ZINEMA

'Quiero ser como Beckham'

azaroaren 19 -20

Jessek hamazortzi urte ditu, eta bere gurasoek neskatil indiar atsegin eta konbentzioanala izatea gura dute. Baina Jessek futbolean jolastu gura du, bere heroiaren moduan: David Beckham, Manchester Unitedeko izarra.

Jessentzat, horretarako bide bakarra bere lagunekin parkean baloiari ostikoak ematea da, harik eta egun batean Jules gaztea ezagutzen duen arte. Julesek herriko nesken futbol taldean sartzeko eskaintza egingo dio. Julesek Estatu Batuetako emakumeen futbol ligan jokatzea du amets, baina bere amak alaba pitin bat femeninoagoa izatea nahi luke.

19: Getxo Antzokia, 20.00, 2.60€
20: Areetako Gran Cinema, 20.00, 2.60€

Gai honen inguruko albisteak

Azaroaren 15 eta 23a bitartean ospatuko dira 'Getxotik Mundura' jardunaldiak - Azaroak 11
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun