Elkarbizitza hobe baterantz - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 23a, 22:48
“Berdinak gara. Ezberdinak gara”. Hainbat lekutan izan dugu esaldi hau irakurtzeko aukera, baina gelditu gara inoiz bere esanahiaz gogoeta egitera? Zer datorkigu burura?
Bai, ezberdintasunak aberasten gaituela argi dago. Zenbat eta gizarte bat bere kulturari atxikiago eta itxiago egon, kultura hori gero eta txiroagoa izango da. Ulertuko al dute hau politikari batzuek?. Baina gatozen harira, gero eta arraza, politika, kultura, erlijio,... ezberdinetako jende gehiago biltzen ari da leku konkretu batetan.
Gure inguruan, azken bolada honetan, inmigrazio korronteen eraginez kultur aniztasuna biderkatu egin da. Hemendik aurrera, biztanleria gero eta hetereogeneoagoa izango da, bai Iparraldearen eta Hegoaldearen artean dauden desoreka demografiko eta ekonomikoengaitik, eta baita Europan zehar ibiltzeko dagoen aukeragatik ere. Horrela, hainbat kultura ezberdinek topo egiten dute gure inguruan.

Uribe Kosta da, Bilboren atzetik, inmigrante gehien hartzen dituen eskualdea. Eta bertan, kultur aniztasun honetan sartuta gauden guztiok elkarhartu behar dugu. Baina nolakoa izan beharko luke harreman hori? Beste herri edo herrialde batetik datozen pertsonak, kultura honetan murgildu behar dute ala ezberdintasunak kontutan hartu eta bakoitzak bere bidea jarraitu beharko du? Erdibiderik ba la dago?

Argi dago denok gure kultur identitatea mantendu nahi dugula. Gainera, ziurrenik, denok izango ditugula pareko bizi beharrak eta premia afektibo antzekoak. Baina gurea al da behar hauek adierazi eta asetzeko erarik egokiena? Besteen ekarpenak onartzeko prest egongo ginateke?

Ez litzateke aberasgarriagoa izango kultur ezberdinen artean elkarreragitea, bakoitzak dituen ekarpen baliotsu eta baliogarriak besteei eskeiniz? Elkar errespetuan, elkar balorazioan, elkar aberastean oinarritzen den harreman batez ari naiz, ditugun aurreritzi negatiboak alde batera uzten ditugularik. Honela lortu daiteke talde minoritarioek gizarteetan benetako inklusio eta aukera berdintasunak lor dezaten. Bai haiek gurean eta baita gu besteetan ere. Berdinak al gara?
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun