Ayala Antzokian 'Abentura bat egan' antzezlana ikusteko zozketa ostegunera arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 24a, 21:41
Azaroaren 30an, 'Abentura bat egan' haurrentzako antzerki saioa eskainiko da, 12:00etatik aurrera, Bilboko Ayala Antzokian. Hori dela eta, bertara joateko sarrera zozketa antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Gaur hasi eta azaroaren 27ra arte egongo da zabalik, zozketa horretan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Goizez, 10:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Kruzeta kalean dagoen Ibarrena Kultur Etxean aurkeztea besterik ez daukate datorren igandean euskarazko ikuskizun paregabearekin gozatu nahi dutenek. Guztira, 26 sarrera banatuko dira, irabazle bakoitzak bina txartel jasoko dituela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun