Manex Zubiaga eta Lexuri Gallastegi abenduaren 3an epaituko dituzte Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 26a, 14:55
Estradizioak eskatzeko Espainiako gobernuak aurkeztu duen froga bakarra da Manex eta Lexuriren aztarnak eta dokumentazio faltsuak aurkitu zituztela Madrilen hainbat etxetan. Horretan oinarrituta besterik gabe, Madrilen urtetan ETAk egindako ekintza guztiak leporatzen dizkiete.

Manex eta Lexurik beste estradizio epaiketari ere egin behar izan zioten aurre, baina orduan Frantziako epaitegiak ez zuen onartu Espainiatik egindako eskaera.

Epaiketa hau azaroan zen egiteko, baina atzeratu behar izan zen epaiketaren egunean Jolanda Molina abokatua gaixorik zegoelako.

Manex eta Lexuri 2002ko maiatzan atxilotu zituzten Niorten (Frantzian). Harrez gero, Manex honako espetxeetan izan da: La Sante, Fleury eta, orain, Villapinten. Hirurak Paris inguruan daude.

Bitartean preso prebentibo egoeran segitzen dute espetxean. Lehenengo 18 hilabeteak igaro ondoren, beste sei hilabetez luzatu dizkiete kartzelan epaiketarik gabe jarraitzeko aldia. Gero, Frantzian espetxe zigorrik ezarriz gero, bertan bete beharko dituzte zigorrak lehendabizi, Espainiara estraditatu aurretik, Frantziako tribunalek estradizioa onartzen badute, jakina.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun