Gabonetako III. Tenis Txapelketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 26a, 20:07
Abenduaren 20tik 28ra Gabonetako III. Tenis Txapelketa ospatuko da Barrikan, herriko Abaroa Tenis Klubak antolatuta. Mutil zein neskentzako bi kategoria jarri dituzte: hasberriak (alevin) eta haurrak (infantil), hain zuzen ere. Parte hartu nahi duten guztiek abenduaren 17ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Goizez, Barrikako Udal Liburutegira joan eta, bertan, izen emateko 10 euroak ordaintzea besterik ez dute. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, herrikoak direnak baino ezin izango dute parte hartu.
Igerilekuan ere egongo da izena emateko aukera, asteburu goizetan. Edo bestela, 607669073 eta 655709693 telefono zenbakietara deitu daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun