'Zaharregia, txikiegia agian' poesia eta musika ikuskizuna bihar Getxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 28a, 00:11
Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, musika eta poesia bat izango dira bihar, Algortako Getxo Antzokian, 20:00etatik aurrera. Kirmen Uribek bere azken liburuko poemak eskaniko ditu Mikel Urdangarinen kantuekin batera, 'Zaharregia, txikiegia agian' ikuskizunaren bitartez. Bingen Mendizabalen eta Rafa Ruedaren laguntza ere edukiko dute biek. Sarrera dohainik izango da.
'Zaharregia, txikiegia agian' izeneko egitasmoak New York hirira eraman zituen Kirmen Uribe idazlea eta Mikel Urdangarin musikaria, 2003ko udaberrian. Arrakasta osoz burutu zuten hango bira eta orain Euskal Herrian eskaintzera datoz. Azken aldiko literatura eta musika batzen ditu ikuskizunak, gure garaiko kezkak modu garaikide eta garbian emanak.

Ikuskizunean, Kirmen Uribek 'Bitartean Heldu Eskutik' bere azken liburuko poemak irakurtzen ditu, bere beste idazlan eta Euskal Herriko autore batzuen poemekin batera. Irakurketekin tartekatuz, Mikel Urdangarinek (Bingen Mendizabalek eta Rafa Ruedak lagunduta) proiektu honetarako eginiko kantuez gain, aurreko diskoetakoak ere kantatzen ditu. Gainera, ekitaldia borobiltzeko, kolorez beteriko proiekzioak ere eskainiko dira publiko guztietarako ekitaldi honetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun