Festa paregabea goizetik gauera San Nikolas Plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 29a, 21:25
Getxoko V. Euskara Jardunaldien barruan, ekitaldi anitzeko festaz gozatu ahal izango dugu bihar, San Nikolas Plazan izango den Top Festan. Goizez, 12:30etik 14:30era, txikienek ur jokoak, esku lanak, joko didaktikoak, mozorroak eta euskaraokea izango dute. Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara, euskaraoke aparta prestatuko da gaztetxoentzat eta, gauez, 19:00etatik 21etara, Disko Top Festa paregabez amaituko da ekitaldia, Dj profesionalek beren trebetasuna erakutsiko dutelarik. Sarrera dohainik izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun