Punta-puntako bertsolariak Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko aza. 29a, 21:37
Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, bertso saioa antolatu dute bihar, 18:00etatik aurrera, Sopelako Urko Kiroldegian. Besteak beste, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Unai Iturriaga eta Igor Elortza igoko dira taulagainera, Aitzol de Castro gaijartzaile lanetan ibiliko delarik. Sarrera dohainik da eta Sopelako Udalak diruz lagundu du ekitaldia.

Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren bukaeran. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia2004@yahoo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun