AHT GELDITU! Elkarlanak deituta manifestazioa egingo da bihar Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 7a, 19:20
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoak Euskal Herrian erantzun zabala jaso du eta aurkakotasun hori ez da kasualitateko gertatakaria: jendeak gizarteko hainbat arlotan aurrera daraman ekimen luzearen lorpena da hori, informazioa eta mobilizazioa osagai nagusi dituena. Imajina daitezkeen bide guztiak erabili dira bere justifikazio faltagatik eta eragingo lituzkeen kalte ekologiko, sozial eta ekonomikoengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere, gaitzespen zabala jaso duen makro-proiektu hori gelditzen saiatzeko.
Alabaina, AHTren aferan dagoen gizarte desadostasun nabariaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak emandako erantzun bakarra prepotentzia nardagarria eta eztabaida arrazoitua galaraztea da, AHTren auziari irtenbide egoki bat emateko aukera geroz eta zailago bihurtuta. Hortaz, alerta eman behar dugu AHTren proiektuak arrazoimenari entzungor eginez aurrera segitzen duelako, azken urtean 30 milioi eurotan (5.000 milioi pezeta) esleitu diztuzten azterketa-lanek eta Espainiako Sustapen Ministerioak datorren urtean agindutako 104 milioi euroko inbertsioek eta “Y”aren zati guztietan lur-desjabetzeak egitea ahalbidetuko duten oinarrizko proiektuen idazketak erakusten dutenez. Bereziki, Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor salatu behar dugu, Garraio Sailak datorren urteko amaieran eraikuntza lanei hasiera emateko erabaki larria hartu duelako, egite kontsumatuen politika onartezina ezarri asmoz eta AHTren gatazka, Espainiako gobernuarekin ardurak banatuta, irtenbiderik gabeko zulo batera bideratuta.

Duela egun gutxi, aipagai izan da Espainiako Entzutegian Roberto Bermejo katedradunak aurkeztu duen peritu-txosten irmoa, elkarlan honek AHTren aurka abian jarritako helegite judizialen barnean. AHTren egitasmoaren inpugnazio gogorra da txosten hori eta urteetan zehar salatu ditugun manipulazioaren eta iruzurraren froga sendoa ematen du. “Zaila da Europan ekonomia eta gizarte ikuspegitik hain errentagarritasun gutxi duen beste proiekturik aurkitzea, baita kalteturiko lurralde edo herrialdeak dituen arazoak kontuan hartuta hain gutxi egokitzen den beste proiekturik aurkitzea ere”. Hori da Entzutegiak galdegindako azterketa perizialaren ondorio nagusia. Bestalde, proiektuak ez du justifikatzeko baliagarritasun sozialik” eta “bizikalitatearen gaineko eragin bereziki larriak” dituela ohartarazten du ordea, batipat sarearen eraikuntzak ekarriko duen inguramen narriaduragatik”.

Horrek erabat justifikatu, eutsi eta indartzen du proiektua behingoz gelditzeko eta bertan behera uzteko herritarrek egiten duten eskakizuna. Gainera, garraio sistemak EAEn eragindako kalte ekologiko eta sozialen tamainak Europako batezbestekoa bikoiztu egiten duela nabarmentzen du txostenak, erakundeen garraio eta azpiegitura politikaren izaera suntsitzailea eta jasanezina egiaztatuz: merkantzien garraioa Europan baino 3 aldiz azkarrago emendatzen ari da eta garraio azpiegiturek lur-azalera kopuru bikoitza baino gehiago suntsitu dute hemen proportzioan. Aipagarria da, halaber, administrazioek arlo honetan bultzatzen dituzten politikak hari berekoak direla, horrek ingurugiroan, gizartean eta lurraldean eragiten dituen kalte larriak aintzat hartu gabe: halako moldez non Espainiako Azpegitura Plana Europako handiena den eta Espainia autobide eta AHT kilometro gehieneko Estatua bihurtuko lukeen, Europan garapen ekonomiko nahiz populazio handienak dituzten herrialdeen gainetik. Egoera honetan, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak AHT gelditzeko eskatzen dugu, erakundeetatik ezartzen ari den garraio ereduaz, lurralde antolakuntzaz eta, azken finean, gizarte ereduari buruz eztabaida zabal eta partehartzaile bati aukera emateko.

Urte garrantzitsuan sartu gara eta mobilizazio indartsua bultzatu beharko da erabateko larritasuna duen eta gure herriari bere osoatsunean eragiten dion egitasmo honen inpsaketa arbuiatzeko, “Euskal Y”a deituriko egitasmoarekin batera ezin ahaztukoa baita AHTren Nafarroako Korridorea, aurrerantzean oposizioa antolatzeko orduan erantzun eraginkorrago bat ematea behar duena. AHT GELDITU! Elkarlanak du proiektua geldiarazteko ekintza bateratuaren alde egiten du, eta alternatiben auzian aniztasuna aitortzen eta onartzen du. Dagokigun ardura AHTren aurkako iritzia gizarteratzea eta gizarte eztabaida zabal eta parte hartzaile bat bultzatzea da, eztabaidagai kolektibo eta publikoetan erabakiak hartzeko modu askoz ere parte hartzaileagoak bideragarriak direla erakusteko.

Hori denagatik, datorren abenduaren 8an Durangon manifestazioa deitu eta AHTri oposizioa erakusten dioten jende, mugimendu eta erakunde guztiei mobilizatzeko eta AHTren aurka egiten ari den oposizioarekin indarrak biltzeko dei egiten diegu, une erabakigarrian gaudelako eta helburuak mobilizazio sendo eta zabalen bidez baino lortu ezin diren konbentzimendua dugulako.

AHT GELDITU! ELKARLANA

email:ahtez@sindominio.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun