Azken aste hauetan, KIUBek Berangoko Kultur Etxean antolatutako hirugarren saioa da gaurkoa. Izan ere, azaroa eta abendua bitartean, hitzaldi sorta jarri dute abian, kontsumitzaileei euren eskubideen berri emateko edota saltzaile eta bezeroen artean sortu daitezkeen arazoei konponbidea bilatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkartearen laguntza jaso dute.
Azaroaren 26an, 'Gabonetako Kontsumoa' hitzaldia eskaini zuten eta abenduaren 3an 'Laguntza Teknikoko Zerbitzua' izenekoa. Jardunaldiekin amaitzeko, 'Etxebizitza' hitzaldia emango dute abenduaren 17an.