Getxoko toki-izenen liburua argitaratu nahi du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 11a, 19:20
Azken hilabeteetan udalerrian eginiko toponimia azterlanaren emaitzak eta informazioa, bi argitalpenetan biltzeko asmoa adierazi du Getxoko Udalak. Besteak beste, 500 liburu eta 1.500 mapa kaleratu nahi dituzte. Elementu arkitektonikoak, ibaiak, baserriak, etxeak, eta udalerriko hainbat gune eta paisaiak aztertu dituzte, jatorrizko toki-izenak berreskuratu nahian, horietako asko, urteak pasa ahala galdute baitzeuden. Informazio guzti hori getxoztar guztiei helaraztea da Gobernu Batzordearen asmoa.
Hiruzpalau hilabeteko epean egongo dira eskura argitalpen horiek. Gainera, datu guztiak informatizatuta daudenez, etorkizunean CD-ROM batetan argitaratzea ez dute baztertzen. Bestalde, udalerriaren memoria historikoa gordetzeko, toki-izen galduak berreskuratzeko eta kale eta toki berrietan izen horiek jartzeko erabiliko ditu Udalak bildutako datuak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun