Lurralde Plan Partzialari buruzko hitzaldia antolatu du Sopela Aurrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 11a, 22:34
Biibo Metropolitarraren Eskualdeko Lurralde Plan Partzialaren inguruko hitzaldia emango du Sopela Aurrera plataformak, Sopelako kultur etxean, abenduaren 12an. Bertan, egitasmo honek Sopelan zein eskualdean izango duen eragina azalduko da. Hizlariak, Txema Pico (Ezker abertzaleko juntero ohia) eta Gillermo Vio (Zinegotzia) izango dira eta 20:00etan hasiko da ekitaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun