Gabonetako marrazkiak aurkezteko epea zabalik dago oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 13a, 21:49
Datorren abenduaren 19an amaituko da gabonetako marrazkiak aurkezteko epea. Josotzen diren guztietatik onenak aukeratuko dira Sopelako Udalaren web orrialdean ateratzeko eta sari bana jasoko dute egileek.

Ekimen honen bidez, Sopelako Haur eta Oinarrizko Hezkuntzako ikasleek, Gabonak zelan ikusten dituzten jakin nahi dute udal arduradunek. Izan ere, Gabonei buruz bada, edozein gairen inguruan marraztu daiteke.
Haurrek egindako lanak udaletxeko Informazio Bulegoan (9:00-13:00) edota Hall-ean (18:00-21:00) aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, Informazio, Komunikazio eta Turismo Sailera zuzendutako sobrean sartu beharko dira.

Ordenagailuz edota beste teknika baten bidez (margoak, tenpera...) egindako lanak aurkeztu ahal izango dira, eskaneatu ezkero internet sarean sartzeko aukerarik baldin badago. Horrekin batera, egilearen izena, abizenak, adina, ikasturtea, helbidea, telefono zenbakia eta argazkia agertzen diren orria jarri beharko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun