Getxolandiak bihar irekiko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 19a, 21:50
Getxolandia haurrentzako parkeak bihar irekiko ditu ateak. XVII. edizioan, jolasek, tailerrek eta ludotekak 7.500 metro karratutik gorako azalera hartuko dute Areetako Geltokiko Plazan, ondoko aparkalekuan eta Ibaiondo kalean kokatuko den karpan, Getxoko Kultur Etxeak gaur jakinarazi duenez.
Areetako Geltokiko Plazak haurrentzako zonaldea hartuko du, eta ondoko aparkalekuan gazteentzako gunea kokatuko da. Goizez, 11:00etatik 14:00ak arte egongo da irekita, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00ak arte, 24an eta 31n izan ezik, ordubete lehenego itxiko baita arratsaldez. Hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Haurrentzako zonaldea 2.500 metro karratuko karpa erraldoi batean egongo da. Bertan, puzgarriak, zaldiko-maldikoa, karrusela, skalextrika, txiki-park, Disney Kluba, dragoia eta txikienentzako ludoteka bat izango dira.

Gazteentzako zonaldeari dagokionez, simuladorea, igel-toka, autotxokeak eta ohe elastikoak izango dira, familia guztiari zuzenduriko ezusteko ikuskizun dibertigarri berri batekin batera. Zonalde honek 500 metro karratuko karpa bat izango du.

Bestalde, Ibaiondo kalean, makilajerako edota mozorroak eta giltzatakoak egiteko taillerak kokatuko dira. Gainera, egun osoan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiko Garbibusa bisitatu ahal izango da; bertan, txikienek jokoak eta tresna informatikoak erabili ahal izango dituzte, ingurumena hobetzeko prozesuak ikasi ahal izateko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun